Eta hirugarren hilera berpiztu zen… 2008 Apirila 21
Posted by potto in Sailkatugabeak.trackback
Dena igande goiz batean hasi zen. Lokartu zen auto gidari batek aurretik eraman eta sekulako kolpea eman zion. Zauriak sendatzera eraman zuten, baina beragatik ez zuten ezer ematen. Bazirudien betirako bereak eginda zuela. Momentu hunkigarri haietan sentimenduak anitzak izan ziren: pena, ezinegona, gorrotoa… Urte luze hoietan berarekin bizi izandako une pozgarriak bueltatzen ziren behin eta berriz nire burura. Beti egon izan zen prest edonora joateko, bidea zaila, luzea edo neketsua bazen ere. Oso zaila egiten zitzaidan hainbeste denboran ondoan edukitakoa agurtzea, batez ere gertakari inozo baten ondoren. Utziko zuen hutsunea beteezina ez bazen ere, zaila egiten zitzaidan beste abentura kide berri bat hautatzea. Hala ere ez nuen inoiz esperantza galdu eta hainbat ahalegin eta buelta pila bat eman ondoren, azkenik, hiru hilabete eta gero, autoa berrio ere konponduta daukat eta itxura ezin hobea du. Prest gaude berriro ere mendi irteerak elkarrekin egiteko.
Nire mendiko txirrindua ere gaixorik dago; merkatuan dagoen oliorik onena ziztatzen diot pinoien artean, bere onera etortzeko, kalitate honeneko distira-emaileaz igurzten dut bere koadro hotza, mekanikuak esanda, erdoila galarazteko, egunero mugitzen dizkiot gorputza adarrak, pedalei eragiten dizkiet, tarteka kanbioa aldatzen eta, kontu askorekin, frenuari ere xuabe-xuabe eragiten diot…. baina ezer ez, nire txirrinduak koman jarraitzen du, ez da mugitzen. Eta horrela jarraitzen du…. azkeneko 20 kiloak irabazi nituenetik!