jump to navigation

Hirugarrenean, aidanez 2008 Maiatza 13

Posted by potto in Igoerak.
add a comment

DulantzBai. Azkenik, pare bat alditan ekaitzagatik toki berean buelta eman eta gero, Dulantz mendira igotzea lortu genuen. Egon zen beste saiakera moduko bat Aste Santuan ere, baina elurra ari zuenez, hartan ere ez genion bideari ekin. Baina oraingoan bai!

Lizarratik Lizarraga portura igotzen, bide erdian zegoen Zunbeltz bordaren ondoan hasita, bidea baso batean sartzen da, pista moduko batetik. Ordu erdira, langa bat pasa eta Irantzutik datorren bidearekin bat egiten du. Eskuinera hartu eta pista berri horretatik goiko larreetara iristen da bidea. Hemendik aurrera PR-ko marka zuri-horiak jarraitzea bestrik ez dago, gailurra begi aurrean azaltzen zaigularik. Dena den, kontuz hainbat gidek esaten dutenarekin. Larre horietara iritsitakoan, ez pasa burdinezko ate handitik, horko bideak beste norabaitera eramaten baitu, eta ez gailurrera.