jump to navigation

Udara zurian 2008 Iraila 16

Posted by potto in Paranoiak.
trackback

Ez. Ez du esan nahi udara elurretan eman dugunik. Ez. Udara zurian eman dugu, kirolari batek sasoi osoa zurian ematen duen bezala, deus ere egin gabe.

Lana, eguraldia, kezkak… mila arrazoi egon daitezke errealitate bakar bat adierazteko. Aurten mendira joaterik ez dugu izan. Plan guztiak aurretik prestatu arren, bertan geratu dira, koadernoan (lagun batek esango lukeen moduan, “en la carpeta de los preyectos”). Eskerrak monoa kentzeko Moncayora egin genuela osteratxoa. Orain udazkena aprobetxtu behar.

Iruzkinak»

1. jolaus - 2008 Iraila 16

Udara zurian diozu? Jode, nik azkeneko 20 urteak daramatzak zurian eta Mikelek gehiago oraindik :lol:

Nik udazkenerako utzi dut baita ere kirola egiten hasteko erabakia. Aurtengoan bai? Uhmmmm… zaila ikusten dut :wink: